Skip to main content
bannerra

Euskal futbol taldeek arrakasta izan dute orokorrean asteburuan

Euskal futbol taldeek arrakasta izan dute orokorrean asteburuan

Realak garaipen garrantzitsua lortu zuen Athletic-en aurkako derbian. Txuri-urdinak nagusi izan ziren, lehen zatian bereziki, zuri-gorriak intentsitatearen bidetik gaindituz. Eibarrek ere arnas hartu zuen Gironaren kontrako garaipenaren ostean. Ruben Peñak armaginen gola eskuratu zuen eta Mendilibarren taldeak salbazioa gero eta gertuago dauka. Alavesek, bestalde, 80 minutu on egin arren, ezin izan zuen Real Madrilen aurka. Bigarren mailan, albiste pozgarriak Osasunarentzat. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea oso indartsu azaltzen da etxean eta horren lekuko Granadaren kontra lortutako hiru puntuak. Iberdrola Ligari dagokionez, Athletic-ek Rayoren aurkako partida irabazi zuen, Jone Ibañez galdakoztarraren gol bati esker. Realari dagokionez, txuri-urdinek garaipena lortu zuten Sevillan.

 
bannerra

bannerra