Skip to main content
bannerra

Aranzadiko bi kidek "etxejabeen abusua" salatu dute Iruñeko etxe kaleratze batean

Aranzadiko bi kidek "etxejabeen abusua" salatu dute Iruñeko etxe kaleratze batean

Etxe-kaleratze bat burutu dute Iruñeko Donibane auzoan; zortzi urtez etxea alokatu duten bizilagunak etxetik botatzeko agindua eman zuen epaileak gastuak ordaindu ez izana leporatuta. Etxe kaleratzea salatzeko etxeko atarian bildu dira Aitor Balbas eta Laura Berro kideak, eta erresistentzia leporatuta poliziak atetik kendu, identifikatu eta salatu egin ditu. Aranzadiko kideen helburua alokairuaren sektorean dagoen "bidegabekeria" azaleraztea izan da.

 
bannerra

bannerra