Skip to main content
bannerra

Antzerki topaketak egingo dituzte asteburu honetan Lekeition, 'Ertzak' izenburupean

Antzerki topaketak egingo dituzte asteburu honetan Lekeition, 'Ertzak' izenburupean

'Euskal eszenarentzako leiho bat' da topaketen leloa eta martxoaren 29an, 30ean eta 31n egingo dituzte. Topaketen helburua da antzerkiaren ertzak batu eta ikustarazteko espazio bat sortzea. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten antolatzailearen arrazoia da Ibilaldi kulturalak babesa eman izana. Euskal Herrian, zirkuitu arruntetatik aparte antzerkia egiten ari diren taldeei beraien lana erakutsi eta partekatzeko espazio bat izango da “Ertzak”. Tailer eta mahainguruak egongo dira obrez gain. Asmoa da elkarlana eta sinergiak bilatuz, antzerkizaletasunean mugitzen diren talde guztiak harremanetan jarriko dituen sare bat eraikitzeko lehen urratsa ematea. Zazpi antzerki obra, bi tailer eta mahainguru bat antolatu dituzte lehen urte honetan.

 
bannerra

bannerra