Skip to main content
bannerra

Carola Rackete Sea Watch 3 ontziko kapitaina atxilotu dute pertsonen trafikatzaileei laguntzen ari dela egotzita

Carola Rackete Sea Watch 3 ontziko kapitaina atxilotu dute pertsonen trafikatzaileei laguntzen ari dela egotzita

Kapitaina ikerketapean jarri du Italiako Fiskaltzak. Duela bi aste, 42 migratzaile erreskatatu zituen Mediterraneo itsasoan eta hauek lurreratzeko intentzioz Italiako uretan sartu zen. Matteo Salvini Italiako Barne ministroak duela urtebete ezarri zuenaren arabera, migratzaileak daramatzaten GKEen ontziek debekatuta daukate Italian porturatzea. Lampedusa uharteko portuan lehorreratu zuen ontzia Carola Racketek. Ondorioz, larunbatean portuan sartu eta atxilotu egin zuten. Racketek adierapenak egin zituen Skype bidez, eta adierazi zuen ontzian zeuden etorkinak geroz eta okerrago zeudela, bai fisikoki, baita mentalki ere. Era berean, nabarmendu zuen Lampedusa zela gertu zegoen porturik seguruena. Gaineratu zuen Maltak lehorreratzeko baimena ukatu ziola eta Frantziak ez zuela erantzun. Bien bitartean, Giussepe Conte Italiako lehen ministroak iragarri zuen Alemania, Portugal, Frantzia eta Luxenburgo Sea Watch 3-ko migratzaileak hartzeko prest daudela.

 
bannerra

bannerra