Skip to main content

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute sindikatuek

Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute sindikatuek

Menpekotasun egoeran gero eta jende gehiago dagoela adierazi dute eta ezinbestekotzat jo dute zerbitzu duina eskaintzea. Sorospen arloari dagokionez, handitzen ari den kolektiboa dela adierazi dute eta babes maila gutxitzen ari dela. Azpimarratu dute bost urte daramatzatela soldatak izoztuta eta lan eskubideak galtzen eta urtebete baino gehiago greba eta mobilizazioekin. Negoziazio mahaietan malgutasuna gelditzea eskatu dute, laneko bajak onartzea eta baita istripuen %100a lan istriputzat jotzea ere. ELA, LAB, UGT ETA USO sindikatuek greba egun gehiago deitu dituzte prentsaurrekoan.

 
bannerra

bannerra