Skip to main content

Bizitegiko langile baten kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egin dute Otxarkoagan

Bizitegiko langile baten kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egin dute Otxarkoagan

Gaur bi orduko geldialdia egin dute Bizitegiko langileek. Zuzendaritzak adierazi duenez, ez du baztertzen kaleratze gehiago egitea. Bi urteren ondoren sinatu dute gizarte ekimenaren hitzarmena. Hala ere, instituzioek Zerbitzuen Kantera berria zabaldu dute eta horren ondorioz berregituratzeak sortu dira, sindikatuak adierazi duenez. Zerbitzuen egituraketa honen ondorioz, LAB sindikatuak salatu du diru gutxiago egongo dela sektorean. Sindikatuak adierazi du instituzioen esanetan diru gutxiagorekin baina organigrama berriarekin gizarteratze zerbitzua aurrera atera daitekeela. Hurrengo mugimendu zein kaleratzeak adi jarraituko dituztela adierazi dute.

 
bannerra