Skip to main content
bannerra

Aurrekontuak osatzeko legearen negoziaketarako denbora eskaini dio EH Bilduk Lakuari

Aurrekontuak osatzeko legearen negoziaketarako denbora eskaini dio EH Bilduk Lakuari

Denbora eskaini dio EH Bilduk Eusko jaurlaritzari, jarrera aldatu eta negoziaketei ekin diezaien. Iñigo Urkulluren exekutiboak aurrekontuak osatzeko lege bat aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean, irakurketa bakarreko formula erabiliz. EH Bildutik salatu dute formula horrek ez duela zuzenketak egiteko aukerarik ematen, eta ondorioz Jaurlaritzak egin asmo dituen aldaketa denak blokean babestu edo baztertu behar direla. EH Bilduren Donostiako egoitzan eskainitako agerraldian, Arnaldo Otegi koordinatzaile orokorra eta Maddalen Iriarte Legebiltzarreko parlamentu-taldeko bozeramailea kezkatuta agertu dira Lakuako gobernuaren jarrerarekin. Iriartek gotortuta ikusten du exekutiboa.

 
bannerra

bannerra