Skip to main content
bannerra

Altzoko Handia, istoriotik historiara

Altzoko Handia, istoriotik historiara

Altzoko Handia, ‘Euskaldun mitiko bat (nahiz guztiz erreala) XIX.mendeko Europan’ liburua aurkeztu dute Koldo Mitxelena Kultur etxean. Luis Angel Sanchez madrildarrak idatzi du liburua; historian doktorea eta antropologiako irakaslea da bera. Idazleak pertsonaiaren inguruan eraiki diren mitoak eta kondairak alde batera utzi, eta Migel Joakin Elizegi altzoarrak bizi eta pairatu behar izan zuena azaldu du liburuan. XIX.mendearen erdialdean, Europan bizi izan zen erraldoirik ezagunena aztertu dute liburuan. ‘Altzoko Handia’ ezizena jarri zioten Migel Joakin Elizegi Ateagari , eta 1818tik 1861.urtera arte bizi izan zen. Ez dago argi zenbat neurtzen zuen, baina Sanchezek adierazi du 2,42 metrorainoko altuera izan zuela. Euskal Herrian orain arte izandako pertsonarik altuena da, nahiz eta nazioartean badiren handiagoak ere. Altuera horren zergatik azaldu ditu Sanchezek liburuaren aurkezpenean. "Hipofisian tumor bat zuen, tumor onbera bat. Tumor horrek zapaldu egiten zion hipofisia, eta hazkunde hormona asko sorrarazten zizkion horrek".

 
bannerra

bannerra