47 deliturengatik auziperatu dute Kote Cabezudo argazkilaria
47 deliturengatik auziperatu dute Kote Cabezudo argazkilaria
Donostiako 4. instrukzio epaitegiak itxi du argazkilariaren aurkako auzi nagusiaren instrukzioa. 21 emakumeren salaketagatik hasi zen auzia 2013an eta 47 delitu leporatuta epaituko dute; horietatik lau askatasun sexualaren aurkakoak dira. 2018 maiatzetik espetxean dago Cabezudo.