Skip to main content

10.000 harpidedun lortzeko kanpaina jarri du abian Garak

10.000 harpidedun lortzeko kanpaina jarri du abian Garak

Egunkariak dagoeneko egin du milioi erdi euroko lehen ordainketa. Hurrengoaren data zehazteko dago oraindik, baina uda aurretik izan liteke. Gogoratu egunkariak milioi erdi euroko ordainketak egin beharko dituela sei hilabetean behin, guztira 3 milioi euro baino gehiago ordaintzeko. Gaurko GARAn irakur daitekeenez, harpidetza solidarioak izango dira. Harpidetza mota berri honek orain arte eskaintzen zen harpidetza ezberdinen eskaintza areagotuko du. Helburua, harpidetza hauek datozen bi urteotan, ordainketak gauzatu arte alegia, mantentzea izango da. Hori bai, gainontzeko modalitateetan bezala, edozein unetan utzi ahal izango da bertan behera harpidetza.

 
bannerra

bannerra