Skip to main content
bannerra

"Elkarrekin arnasteko ordua da" lelopean aurkeztu dute 40 minutu rock jaialdia

"Elkarrekin arnasteko ordua da" lelopean aurkeztu dute 40 minutu rock jaialdia

Elkartasun jaialdiaren 5. edizioa bi egunekoa izango da: otsailaren 22an eta 23an ospatuko da aurten. Ostiralean Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin hasiko da jaialdia, Elkartasun dantzaldiarekin. Hainbat eragile eta esparrutako jendea batuko da bertan: hezkuntza komunitatea, mugimendu feminista, musikariak, bertsolariak, etab. 'Etxerako giltzak ikuskizunaren' tartea izango da ondoren; 40 minutu irauten duen ikuskizuna da. Larunbatean, 10.30ean irekiko dira Landakoko ateak eta egun osoko kontzertu egitarauari emango zaio hasiera.

 
bannerra

bannerra