Skip to main content

Nola zaindu dezakegu buru osasuna?

Sasoi Onean

Adinekoen buru osasuna eta adineko emakumeen ahalduntzea izango ditugu hizpide Sasoi Onean saioaren bigarren atalean. Koronabirusak eragindako pandemiak buru osasunean izan duen eragina aztertu dugu, eta horrez gain, aurrerantzean osasuntsu egoteko irizpideak jasoko ditugu; horretarako, protagonisten bizipenak entzungo ditugu eta psikologo batekin ere hitz egingo dugu.