Sasoi Onean

All Stories

Adinekoentzako aplikazioak eta gorputzaren eta buruaren zaintza hizpide

Adinekoentzako aplikazioak eta gorputzaren eta buruaren zaintza izan ditugu hizpide Sasoi Onean saioaren hirugarren atalean. Alde batetik, aplikazio horien onurez hitz egingo dugu, eta bestetik, gorputza eta burua lantzen dituzten kirolek (yoga, taichi, meditazioa, pilates ) adinekoengan dituzten onurak azalduko dizkigute hainbat adituk. Horrez gain, osasuntsu egoteko oinarrizkoak diren jakien berri ere izango dugu.

Nola zaindu dezakegu buru osasuna?

Adinekoen buru osasuna eta adineko emakumeen ahalduntzea izango ditugu hizpide Sasoi Onean saioaren bigarren atalean. Koronabirusak eragindako pandemiak buru osasunean izan duen eragina aztertu dugu, eta horrez gain, aurrerantzean osasuntsu egoteko irizpideak jasoko ditugu; horretarako, protagonisten bizipenak entzungo ditugu eta psikologo batekin ere hitz egingo dugu.

Sasoi onean | Partaidetza soziala eta zahartze aktiboa

Sasoi onean lehenengo saioan, partaidetza soziala eta zahartze aktiboa izango ditugu hizpide. Zahartzeak dakartzan aldaketa psikologiko eta sozialak azalduko ditugu, lehenengo pertsonan eta adituen bitartez, eta pertsona nagusien bizi-etapa honi ikuspegi konstruktibo eta positinista batetik helduz. Izan ere, pertsona helduentzako une garrantzitsua iristen da eta ondo bideratuz gero, gizarteari ezagutza, esperientzia eta kalitatezko denbora eskaintzeko aukerak sor daitezke.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image