Nafarroako autogobernua eta Osasunaren azken ordua Nafarroa Gaur albistegian hizpide

COVID19ak eragindako pandemiaren egoerari dagokionez, beheranzko joerarekin hasi da astea; Nafarroan 41 koronabirus kasu atzeman dituzte eta positibotasun-tasa %2,4an dago. Gainera, gaurtik aurrera, gaixotasuna berriki jasan duten, PCR negatiboa duten zein txerto prozesua osaturik duten Nafarroako herritarrek eskuragarri dute Osasunbideko Karpeta Pertsonalean eta Osasun Etxeetan, hala nahi izanez gero.