Skip to main content

Jurramendiko 76ko hilketak Alderdi Karlistaren aurkako Estatu plana izan zen

Nafarroa Gaur

Hala azaldu du Alderdi Karlistak gaur Iruñean eskainitako prentsaurreko batean. Orain arte ezagututako bertsio ofizialaren arabera, karlismoaren bi hegalen arteko "anaien arteko borroka" izan zen. Baina iturri anonimo batek alderdi karlistari eskeinitako dokumentu berri batzuen arabera, 1976an Jurramendin gertatutako hilketak eta liskarrak, Alderdi Karlistaren aurkako Estatu plana izan zen. Iturriak, oraingoz bere anonimotasuna gorde nahi duenak, Fraga eta gaur egungo errege emeritua jartzen ditu erdigunean, azken hau azpijokoaren jakinaren gainean zegoela sinetsita.