Joseba Asiron: "Maiaren ekintzek agerian uzten dute nolako alkatea den"

Joseba Asiron Iruñeko alkate ohi eta EH Bilduren zinegotzia Nafarroa Gaurko lantaldearekin izan da. Nabarmendu du aldaketa ez dela "anekdota hutsa", eta herritarren erantzunak erakutsiko duela hori. Gaineratu du argi dagoela zein den Navarra Sumaren gobernu eredua eta aurtengo udarako programazioaren edukia "elitista" dela kritikatu du, jendartearen sektore konkretu batengana soilik zuzenduta dagoelako. Hemen duzue saioa osorik ikusgai.