Skip to main content

GAZTELU PLAZA #12

Nafarroa Gaur

Euskararen ofizialtasuna onartuko duen lege berri bat aldarrikatzeko, hainbat mobilizazio egingo ditu EHEk Nafarroan, Euskarak Nafarroako unibertsitate publikoan pairatzen duen egoera biziki larria da, pasa den asteko mobilizazioei heldu eta Nupeko ikasleekin elkartu gara. Hamaika telebistak estreinakoa egin du aste honetan GELTOKIA saioarekin, astez aste Iruñeko geltoki zaharretik eta Aritz Ganboaren eskutik jasangarritasun ekologiko, energetiko eta ekonomikoa izpide. Hori guztia eta aunitzez ere gehiago, Gaztelu Plazan.