Europak aintzat hartu du Nafarroa, enpresa txiki eta ertainentzako “No Limits” esleipenean

Europar Batasunak 450.000 euro eman dizkio enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza hobetzeko Nafarroak gidatutako proiektu bati. Diru horrekin erkidegoko enpresa ertain eta txikien egoera aztertzeko aholkularitza profesionala jasoko du Gobernuak.