COVID19aren goranzko joera eta Madrilgo aldaketek Nafarroako agendan eragindako lurrikara

Nafarroako positiboak urriko maximoetara ari dira gerturatzen. Astelehenean eginiko 3.041 proben ondoren 484 gaixo berri atzeman dituzte eta positibotasuna %15,9 koa ondorioz. Nafarroak Estatuarekin hainbat negoziazio-fronte irekita dituen garaian iritsi da iraultza Espainiako Gobernuan, tartean mahai gainean daude eskumenen eskualdatzeak eta hitzarmenak berritzea zein Foru Erkidegoan eztabaida sortu duten legeen onarpena.