Azkeneko agerraldiaren eraginez Milagro itxiko du Nafarroak bihartik aurrera

Azkeneko datuen arabera jaitsiera apala izan da positiboen kopuruan, atzokoan 157 gaixo berri atzeman zituztelarik, horietatik 21 Erriberako bahetzean. Kopuru hauek eskuan eta 3.100 probatik gora egin ostean, astean lehen aldiz %5etik jaitsi da positibotasuna.