Asteburuan Aroztegiak eman du zeresana, baina beste hainbat gai hizpide izan dira Nafarroan

Nafarroak COVID-19aren 200 genoma-sekuentzia baino gehiago partekatzen ditu 100.000 biztanleko eta honen garrantziaz mintzatu gara Nafarroa Gaur albistegin Juan Cruz Cigudosa kontseilaria eta Gonzalo Ordoñez Nasertic-eko zuzendariarekin. Horrez gain, Baztanera joan gara, eta bertan eraikitzen hasi diren Aroztegia makroproiektuaren nondik norakoak, zein lanak bertan behera uzteko egiten ari diren erresistentzia ezagutu dugu Aroztak taldeko kideekin.