
Nafarroa Gaur
All Stories
Bihurgunea apaltzea kostatzen ari bada ere, Gobernuak heldu dio ostegunean tabernak irekitzeko baimenari eta momentuz mantentzen ditu gabonetako malgutze neurria. Set 948 jaio da, Nafarroako kultur eta kirol ikus-entzunezko ekoizpenen leihoa. Nafarroako telebistek musika, zinema, arte eszenikoak, arte bisualak, kirola eta zientzia eskaintzeko aukera izango dute. Nafarroa Gaur saioan, izurria kontrolatzeko neurrien malgutzea aztertuko dugu Haritz Pascual Euskalerria Irratiako kazetariarekin eta Osasunaren kirol egoera eta ekaitza instituzionala izan ditugi hizpide Eñaut Agirrebengoa kazetariarekin. Azkenik, Hatzamarka proiektua ezagutuko dugu.
Maria Sola Geroa Baiko parlamentaria eta Napar Buru Batzarraren kidea da. Hezkuntza kontseilari izandakoak, Nafarroako aniztasuna azpimarratu du Nafarroa Gaur saioan. Hemen ikus dezakezue saioa osorik.
Asteburuan egin diote omenaldia Mikel Zabalza orbaitzetarrari; larunbatean ekitaldia egin zuten Auritzen, eta igandean, lore eskaintza, Orbaitzetako olan. Horretaz gain, Nafarroako gaurkotasun politiko eta soziala aztertu ditugu Maria Solana Geroa Baiko legebiltzarkidearekin, eta Martxelo Diaz GARAko kazetariarekin.
Gaurko saioan Pandemiaren eragin ekonomikoei erreparatuko diegu ostalarien laguntzak hizpide hartuta. Doluaz arituko gara Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amaren Intxaurrak' lana hizpide hartuta, eta Mikel Zabalzaren kasua gogoratuko dugu bere hilketaren 35. urteurrenean.
Hiru puntu jaitsi da positibotasun tasa Nafarroan; 2.363 PCR eta Antigego test egin ostean 136 koronabirus kasu atzeman dituzte eta kutsatutakoen tasa %5,8koa da. Asteburuko notizia izan da EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak aurrekontuei buruz erdietsitako akordioa, eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailearekin aztertu dugu. Horretaz gain, Altsasuko atxiloketen 4. urteurrenaren nondik norakoak aztertu ditugu Gotzon Urritzola eta Koldo Arnantz Altsasuko gazteen gurasoekin.
Asteburuan lau urte bete dira Altsasuko gazteak atxilotu zituztenetik. Gotzon Urritzola eta Koldo Arnantz Altsasuko gazteen gurasoekin aztertu ditugu auziaren nondik norakoak. Europako Auzitegira joko dutela nabarmendu dute: "Europak atentzioa eman behar dio Espainiari, horrelakorik berriro gerta ez dadin", azpimarratu dute. Nafarroa Gaur saioa osorik ikusi nahi? Klikatu hemen.
Asteburuko notizia izan da EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak 2021eko aurrekontuen inguruan erdietsitako akordioa. Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailearekin aztertu dugu akordioa, eta garrantzitsutzat jo du adostasuna lortzea. Nafarroa Gaur saioa osorik ikus dezakezu hemen.
Pello Guerra GARAko kazetariarekin izurri beltzari eta koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien arteko antzekotasunak izan ditugu hizpide Nafarroa Gaur saioan. Hemen duzue ikusgai.
- Irati Goikoetxea: "Giza eskubideen arloan ezinbestekoa genuen hezkuntza komunitateari begiratzea"
- Pilar Kaltzadada (Kazetaria): "Haurrak genero indarkeriaren biktima izanik, haiei zuzentzeko hiztegia landu behar dugu"
- COVID19arekin baino lehenago neurri murriztaileak hartu zituzten XVI.ko izurri beltzaren aurka
- Xabier Leoz: "Zerbitzuaren kudeaketa auzo elkarteei kentzeko erabakia politikoa da"
- Belen Ausejo: "Esako urtegiak ez du aspaldi proiektu finkorik izan"
- Esako urtegia, uraren kudeaketa eta auzoetako prebentzio taldeak hizpide Nafarroa Gaurren