
Nafarroa Gaur
All Stories
Bildutako diru guztia Zaporeak proiektura bideratuko da, Lesboseko pertsona errefuxiatuei laguntzeko.
Urriaren 23tik azaroaren 11ra arte nafar produktuez osatutako saskiak izango dira salgai, Errigoraren euskarari puzka kanpainaren baitan. Hiru saski mota egongo dira erosleen eskura: saski beltza, Errigoraren klasikoa (55€), saski berdea, ekologikoa (65€), eta saski zuria (75€), berezia. Horiek eskatu edo erosteko, 700 salmenta-puntu izango dira Euskal Herriko herri ugaritako taberna, denda, ikastola, udaletxe zein euskaltegietan.
Euskaraz bizitzeko aldarriak beteta, giro paregabea izan zen larunbatean, urriaren 23an, Tuteran, Errigoraren Agerraldia ekimenean antolatutako kontzertuetan.
Nafarroaren autogobernu galerarekin kezkatuta, “arrazoi guzti horiek tarteko, bada garaia Nafarroa demokratikoago eta sozialago baten norabidean pausoak emateko, eskubide eta askatasun gehiago izango dituen Nafarroa baterantz” nabarmendu du Maitane Eraso Lizarrako herritarrak.
“Demokrazia, eskubide eta askatasun gehiago” manifestua argitaratu dute na21.org webgunean.
Koronabirusa atzeman duten pertsonen kopurua igo egin da gaur Nafarroan. Halaber, Nafarroako hainbat gunetan ibaiek gainezka egin dute ekaitzen ondorioz, eta Nafarroako Gobernuak Trantsizio Ekologikorako lege proiektua aurkeztu du.
AEK-k matrikulazio kanpaina jarri du martxan eta Txema Leston ikasle eta Arantxa Goienaga irakaslearekin hitz egin dugu ikasturte berriaren aurreikuspenaz, aurreko ikasturtearen balantzeaz eta urte hauetako esperientziaz.
Nafarroako presidenteak Nafarroaren ikasturte berrirako erronkak aurreratu ditu eta iragarri du ez duela asteburu honetarako etxeratze agindua eskatuko. Bestalde, Gobernuak frankismoak ekonomikoki errepresaliatutakoen errolda aurkeztu du.
Nafarroako positiboak urriko maximoetara ari dira gerturatzen. Astelehenean eginiko 3.041 proben ondoren 484 gaixo berri atzeman dituzte eta positibotasuna %15,9 koa ondorioz. Nafarroak Estatuarekin hainbat negoziazio-fronte irekita dituen garaian iritsi da iraultza Espainiako Gobernuan, tartean mahai gainean daude eskumenen eskualdatzeak eta hitzarmenak berritzea zein Foru Erkidegoan eztabaida sortu duten legeen onarpena.
Pandemiaren indikadoreek nabarmen egin dute gora Nafarroan asteburuaz geroztik. Salouko agerraldiko kasuak dira Nafarroan atzemandako koronabirus kasuen %86. Horrez gain, kirolari dagokionez, Union Tutera taldea aurkeztu dute, futbola oinarri, gizartea eraldatzeko proiektua.
- Joseba Asiron: "Maiaren ekintzek agerian uzten dute nolako alkatea den"
- Joseba Asiron Iruñeko Udaleko zinegotziari elkarrizketa Nafarroa Gaur albistegian
- Noaingo batailaren bosgarren mendeurrenean altxatu da Nafarroa
- Rotten XIII-k jarri dio soinu banda Iruñeko manifestazioari
- Nafarroaren burujabetza, euskarari buruzko eztabaida eta Leitza aztergai
- Nafarroako autogobernua eta Osasunaren azken ordua Nafarroa Gaur albistegian hizpide