Nafarroa gaur

All Stories

Ana Perez (Steilas): "Euskara perfila duten hainbat irakasle zerrendaren amaieran geratuko dira"

Ana Perez Steilas sindikatuako kideak nabarmendu du Nafarroako Gobernuaren aldaketak "sekulako atzerapausoa" eragin duela euskararengan. Nabarmendu du euskara perfila duten hainbat irakasle zerrendaren amaieran geratuko direla, eta horrek zerrenden kudeaketrako dauden irizpideak aldatuko lituzkeela.

Lizarrako gaitzespen mozioa, Nafarroako aktualitate politikoa Maria Solanarekin, Steilas sindikatua eta Josune Ilundainen azken lana aztergai

Lizarrako mozioak hartu du lehendabiziko lerroa Nafarroako aktualitatean, koroabirusaren baimenarekin. Nafarroako Gobernuan lehendabiziko ezadostasunak agerian geratu dira eta Maria Solanak aztertu ditu.

Nafarroako gaurkotasun politikoa aztertu du Patxi Zabaletak

Nafarroako aktualitate politikoak ez du etenik. Aurrekontuak onartuta lehendabiziko arrakalak atera dira gobernuan eta bihar bertan batzartuko da akordo programatikoaren jarraipena egiteko batzordea, besteak beste, Gimeno kontseilariak eskoletako hizkuntza lerroekiko izandako jarrera aztertzeko.

Irati Goikoetxea (Bizikidetza arduraduna): "Bizikidetza ez da egun batetik bestera lantzen, denbora eta espazioak behar ditu"

Nafarroako Bizikidetzarako I. Plan Estrategikoa jarri du abian Nafarroako Gobernuak, eta Irati Goikoetxea arduradunarekin hitz egin dugu. "Gure helburua da legegintzaldi honetatik harago joango den plan bat sortzea; ondoren etorriko direnek ere konpromisoa har dezatela orain sortuko diren neurriekin". Zentzu horretan, azpimarratu du bizikidetza ez dela "egun batetik bester alantzen, denbora eta espazioak behar dituela".

Eliza Katolikoak haurren aurka eragindako sexu abusuak argitara

Estatu mailako elizaren erasoen lehendabiziko elkartea Nafarroan sortu da. Horrek eliza katolikoaren inpunitatea erdigunean jarri du eta biktimen aitortza eskatzen dutenen ahotsen oihartzuna geroz eta zabalagoa da. Ibai Azparren eta Roldan Jimenoreki aztertu dugu gaia.
hamaika telebista

Image