Egoera epidemiologikoari dagokionez, egonkortuta jarraitzen dute koronabirus kasuek Nafarroan; atzo 68 koronabirus kasu atzeman zituzten, eta %3,2koa da positibotasun tasa.

Egoera epidemiologikoari dagokionez, egonkortuta jarraitzen dute koronabirus kasuek Nafarroan; atzo 68 koronabirus kasu atzeman zituzten, eta %3,2koa da positibotasun tasa.
Hura aurkitu zuen espedizioa ez zen auzaz antolatu baina auzazkoa izan zen gorpuzkien deskubrimendua. 11.700 urteko gizonaren hilobiak, Nafarroako eremu horretan zendu zen pertsonaren eta orduan bizi ala igaro zirenen informazio ugari emango du. Tirapuren iritziz, aurkikuntza "izugarria" izan da, eta biziki eskertu du espeleologoen lana. Hemen ikus dezakezue erreportajea.
Urtebete egin du asteburuan alarma egoera eta honen bidez ezarritako neurri murriztaileak aplikatzen hasi zirenetik. Ordutik aurrera herritarren eta langileen jarduna aldatu egin da nahiz eta bidean etxeratzetik kaleetara itzultzeko aukera izan den.
2001eko martxoaren 1an sinatu zuen Espainiar gobernuak derrigorrezko zerbitzu militarra bertan behera uzteko dekretua. Militarismoaren aurkako borrokaren erdigunea izan zen Euskal Herria, eta bereziki, Nafarroa.
Lander Garrok intsumismoaren borrokaren nondik norakoak jaso ditu 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentalean. Hemen ikus dezakezue zuzendariari egin genion elkarrizketa: "Pertsona horiek intsumiso izaten jarraitzen dute gaur egun".
Nafarroako albiste nagusiak landuko ditugu Nafarroa Gaur albistegian. Punto de Vista nazioarteko zinema dokumentalaren jaialdia heldu den astean hasiko da Iruñean, eta online emanaldiak eta proiekzio presentzialak uztartuko dituzte bertan. Horretaz gain, Martxoaren 8an egindako mobilizazioak, eta Nafarroako Gobernuak lurralde barruko turismoa bultzatzeko martxan jarri duen 'Nafarroan Hamaika Aukera' kanpaina izango dugu hizpide. Ez galdu!
Ikusi nahieran Nafarroa Gaur albistegi guztiak!