Nafarroa gaur

All Stories

Iñaki Lasa (Hezurren Memoria): "Meritu handia dauka Hamaika TBk memoria historikoarekin egindako lanak"

Hamaika Telebistak, Diario de Noticias kazetarekin, 36ko altxamendu faxistak Nafarroan izandako eragina lehen eskuko testigantzen bitartez azaltzen dituen “Hezurren Memoria” saioaren helebizko bertsioa argitaratuko igandero du euskarri fisikoan aste honetatik aurrera, “Amapolas en la Memoria” izenburupean.

Sanferminik eta jairik gabeko uda, denboraldiko azken Nafarroa Gaurren

41.000 nafar izan dira koroabirusak gaixotuak immunitate ikerketaren arabera. Arlo politikoari helduta hezkuntzan kokatu da berriro ere eztabaida. Sindikatuek jantokietan murrizketak egongo direla salatu dute.Iruñeko haur eskolei dagokienez jaio-berri edo edoskitze adinean dauden haurrentzako 23 plaza baino ez ditu eskainiko udal agintaritzak. Udalak sanferminik egongo ez dela gogoratzeko kanpaina martxan jarri du eta Peñek zentsurari aurre egin diote eta pankarten erakusketa bertan behera jarri dute.

Haize errota parke baten proiektuak alarmak piztu ditu Lesakan

Bortzirietako herriak eta erroten eraikuntzagatik kaltetuak izango diren auzokide eta bizilagunek Nordex enpresaren planen aurka azaldu dira. Aste honetan bertan, udalak parke eolikoa delakoa ez eraikitzearen inguruko deklarazioa onartuko du. Bizilagunek Endara Bizirik plataforma osatu dute proiektuaren aurka.

Itxialdiaren eraginez tokian tokiko ekonomiak kolpea jasan du

Herri txikietan, bertako merkataritza helduleku nagusia izan da bizilagunentzat. Nafarroako iparraldean udalerri askok ez dute izan landa turismoaren bultzada udaberrian eta tokian tokiko kontsumoa sustatzeko hainbat ekimen garatu dituzte Baztanen eta Bortzirietan, besteak beste.

Nafarroa Gaur: Turismoaren sektorea gogor kolpatu du COVID 19ak

Hainbat eskualdetan gainera, tokiko dendetan erosteko eta bertako produktuak kontsumitzeko ohiturak sustatzeko proiektuak abiatu dituzte. Polemika ere Lesakan eraiki nahi duten parke eolikoarekiko. Bertan izan da Nafarroa Gaurreko ekipoa Endara Bizirik plataformako kideekin.
hamaika telebista

Image