Koronabirusak eragindako krisiaz arituko gara Eneko Compains eta Laura Perezekin. Biek "sistema publikoa indartzeko" eta "osasuna lehenesteko" beharrak azpimarratu dituzte.
COVID19ak eragindako krisiaren ikuspuntutuik haur eta adinekoen egoera, agintarien kudeaketa eta jai ereduaz aritu dira Martxelo Diaz eta Reyes Ilintxeta.
Azarotik ari dira Mendigorriko gurasoak D eredua herriko eskolan eskatuz. Gobernuak euskararen legea "modu errestriktiboan" aplikatzen duela salatu dute gurasoek eta Behatokiak.
Gaurko saioan COVID19ak eragindako egoera aztertuko dugu Martxelo Diaz eta Reyes Ilintxeta kazetariekin. Mendigorriako D ereduaren auzia aztertuko dugu Agurne Gaubeka Behatokiako zuzendariarekin eta bertako gurasoekin, eta egoera ekonomikoaz arituko gara Iruñeko dendariekin.
Nafarroa Gaur saioan, oinarrizkoak diren zerbitzuak diren osasun arloari eta supermerkatuei begira jarri gara. Eider Arbizu medikuak, Aitziber Irizibar erizainak eta Ana Noain supermerkatuko langileek beren egoeraren berri eman digute.
Aberri eguneko irudi ikusgarrienak bildu ditugu eta Nafarroako ikurrez aritu gara Angel Rekalderekin. Koroabirusarekin egunero lanean ari diren mediku, erizain eta supermerkatuetako langileekin izan gara, eta ospitaletako beharrak zeintzuk izango diren aurreikusi dugu Berta Ibañez matematikariarekin.
Konfinamenduaren ondorioz, zaila da egunero birusarekin aurrez aurre lanean ari direnen lana ikustea eta ikustaraztea. Gutxieneko segurtasun neurriekin eta normalean baino lan gehiago ari dira egiten, besteak beste, suhiltzaileak eta erresidentzietako langileak. Beraien testigantza jaso dugu.
Konfinamenduaren ondorioz, zaila da egunero birusarekin aurrez aurre lanean ari direnen lana ikustea eta ikustaraztea. Gutxieneko segurtasun neurriekin, eta normalean baino lan gehiago egiten ari dira, besteak beste, suhiltzaileak eta erresidentzietako langileak. Berarekin hitz egin dugu Nafarroa Gaur saioan.