Nafarroako Pirinioetako ekoizleek eredu estentsiboetatik, eredu lokal eta jasangarrietara aldatu dute ekozipen mota, kalitatea bermatu eta lurraldeko nortasunari eusteko.
Frankismoko torturatzaileei kondekorazioak kentzeko eskatu du aho batez Nafarroako Parlamentuak. Euskarak hezkuntza arloan atzerakada jasan du azkeneko hilabeteetan eta hori konpontzea eskatu dute Behatokiak eta Kontseiluak. Hego eta Ipar Euskal Herriko mugak irekitzear dira. Pirinioetan abeltzaintza oinarri ekonomikoa da eta horren suspertzaile nagusiak emakumeak dira Aezkoa eta Aribe inguruan.
Gladys del Estal gaztea ere poliziak erail zuen duela 41 urte. Iruñean Labriteko zubiaren inguruko eztabaidak ez du etenik, eta ardura juridikoak exijitzeko prest agertu da EH Bildu.
Iruñeko komunitate beltza kalera atera da Ndiayeren heriotza eta George Floiden heriotza salatzera. Beñat Zalduak gazte senegaldarraren auziaren jarraipena egin du 2016az geroztik, eta berarekin aztertu dugu gaia.
Koronabirusak eragin handia izan du gizarteko hainbat arlotan. Reyes Ilintxeta Euskalerria Irratiako kidearekin horiek guztiak aztertu ditugu Nafarroa Gaur saioan.
Covid 19ak eragindako krisiak kulturaren arloan eta Katakrak argitaletxean izan duen eragina aztertu dugu Nerea Fillat eta Fernan Mendiola Katakrak argitaletxeko kideekin.
Gaurko saioan maiatzeko datuen eguneraketari helduko diogu. Reyes Ilintxeta kazetariak adinekoen egoitzen, gazteen eta sanferminen egoeraz analisia egin du eta Nerea Fillatek, Katakraketik, kultura arloarena. NUPek lehen aldiz erizaintzako graduaren lehendabiziko mailako lauhileko oso bat euskaraz eskainiko du.