Koronoabirusaren eraginak nabarmen okerrera egin du Nafarroan azkeneko bi asteetan, 100.000 biztanleko 604 positiboko tasara helduta. Duela 10 egun ezarritako neurri murriztaileen eragina momentuz ez da nabaritu eta Nafarroak espainiar armadaren laguntza eskatu du arakatze lana egiteko.
Osasunbideak COVID-19ren 318 kasu positibo zenbatu ditu, 3.102 PCR egin ondoren. Castejongo lantegia itxita Trenasako 118 behargin kaleratuko ditu CAFek. Ahotsa.infok ekoitzitako Non Dago Mikel? Filmak Irizar sariaren epaimahaiaren aipamen berezia jaso du. Euskaraldiaren edizio berria bihar aurkeztuko dute Uharteko arte garaikidearen zentroan.
Euskaraldiaren edizio berria bihar aurkeztuko dute Uharteko arte garaikidearen zentroan. Jon Zapata Nafarroako euskaraldiako lantaldeko kidearekin hitz egin dugu.
Irudi aberatsak dira Munizek eskainitakoak, bai edukiarengatik baina baita izaera eta osaerarengatik. Irakurketa berriak sustatu nahi ditu brasildarrak, aldarrikapenaz haratago, errealitateaz eta hau islatzeko moduaz.