Estitxu garai: "Pandemiako bolada batean oso gogor kriminalizatu dira gazteak"

Gaur publiko egindako Gazteen Euskal Behatokiaren inkestari buruz hitz egin digu Estitxu Garaik. Azpimarratu du pandemian gazteak oso modu gogorrean kriminalizatu direla, eta inkesta honen emaitzek argi uzten dutela gazteak ez direla erakutsi nahi izan den bezalakoak. Horrez gain, Iñaki Garcinuño Bizkaiko Patronaleko presidenteak ERTEan dituzten langileak kaleratzeko egindako eskariari buruz jardun dugu, eta baita Gabonei begira iragartzen ari diren neurriez ere.