Estitxu Garai: "Estatu Batuetako presidentea lehenengo aukeratzen dutenak botere ekonomikoak dira"

Amerikako Estatu batuetako hauteskundeei begira ekin diogu gaurko analisiaren tarteari. Estitxu Garaik azaldu digu ulertzen duela AEBetan ezkerreko erreferente izan daitezkeen batzuek Joe Bidenentzat botoa eskatzea "aukera ez txarrena" delako, baina uste du gakoa AEBetako hauteskunde sistema bera dela. Gerturagora etorrita, Katalunian ANCko zuzendaritzako 7 kidek dimisioa eman ondoren, Garaik nabarmendu nahi izan du dimisio horiek argi uzten dutela Otsaileko Kataluniako hauteskundeetan jokoan dagoena aldebakartasunaren legitimazioa dela.