Beñat Zaldua: "Garrantzitsua da Estatu frantziarrak tortura existitu dela aintzat hartzea"

Iratxe Sorzabal espainiaratzeko euroaginduetako bat atzera bota du Parisko dei auzitegiak. Tortura kasu bat aintzat hartuta justizia frantziarrak euroagindu bat ukatzen duen lehen aldia da. Erabaki honen garrantzia azpimarratu digu Beñat Zalduak. Horrez gain, Madrilgo Kongresuan bihar onartzekoa duten eutanasia legeari buruz ere hitz egin dugu.