Analisia

All Stories

Beñat Zaldua: "EAEn Covid-19aren kurbak mantsoago egiten du behera"

Nafarroan terrazak jartzeko debekua bertan behera geratu bezperan, Covid-19aren kurba Hego Euskal Herriko bi erkidegoetan izaten ari den bilakaera ezberdinari buruz hitz egin dugu Beñat Zalduarekin. Hartu diren neurriekin du zerikusia ezberdintasun horrek Zalduaren iritziz. Horrez gain, Parisko asanbleak onartu nahi duen glotofobiaren aurkako legeari buruz ere hitz egin dugu, eta baita EAJk Sanchezen aurrekontuak babestearen truke Loiolako kuartel militarra bertatik kentzeko prozesuari buruz ere.

Alfre Elgezabal: "Mundu osoan aitzindari eta erreferente bihurtu da Mendifilm jaialdia"

Mendifilm jaialdiaren aurtengo edizioari buruz hizketan ekin diogu Alfre Elgezabalen tarteari. Aurtengo edizioa oso ezohikoa izango da, Covid-19a dela eta. Horrez gain, duela gutxi ezagutu dugun "Afaloste" programari buruz ere hitz egin dugu. ETAren, GALen eta gatazkarekin lotutako bestelako indarkerien biktimak mahai baten inguruan bildu dituen ekimena da.

Ane Urkiri: "Agian beranduegi hartu da Estatura sartzean PCR negatiboa eskatzeko erabakia"

Hemendik aurrera ezinbestekoa izango da Estatu espainiarrera sartzeko azken 72 orduetan PCR proba bat egin eta emaitza negatiboa ematea. Neurri hori ez ote den beranduegi hartu aipatu digu Ane urkiri kazetariak, inguruko beste estatu batzuk lehenago ere neurri hori bera hartu zutela kontutan izanda. Horrez gain, EH Bilduk gobernu espainiarraren aurrekontuak babesteari buruz hartutako erabakiari buruz ere jardun dugu eta baita, gaiz erabat aldatuta, erreala gizonezkoen futbol ligan egiten ari den denboraldi bikainari buruz ere.

Beñat Zaldua: "Zementua herri honetan gobernatzeko eredu baten ezaugarri nagusi bihurtzen ari da"

Bateragune auzia berriz epaitzeko aukerari buruz hitz egin digu Beñat Zaldua kazetariak. Horrez gain, aste honetan Donostiako metroaren eraikuntza lanetan azaldutako zulo berriari buruz ere hitz egin dugu, eta baita Europar Batasunak Covid-19ari aurre egiteko banatu behar dituen diru laguntzak onartzeko Hungaria eta Poloniak jarritako zailtasunei buruz ere.
hamaika telebista

Image