Analisia

All Stories

Oihana Teyseire: "Ikusten da ez dabilela ohi bezainbeste jende karriketan"

Ipar Euskal Herrian konfinamendua indarrean sartu eta laugarren egunean hitz egin dugu Oihana Teyseire kazetariarekin. Azaldu digu igartzen dela ez dabilela ohi bezainbeste jende kalean, baina neurriak ere leunagoak direnez egoera ez dela udaberriko konfinamenduan izan zenaren parekoa. Horrez gain, itsasoak Urruña eta Hendaia arteko erlaitzan egindako kalteei buruz ere hitz egin dugu eta baita Covid-19a dela eta eten behar izan duten Xilaba bertso txapelketari buruz ere.

Iraia Oiarzabal: “Eskolak gune seguruak badira batez ere profesionalen lanari esker izan da”

Covid-19a zerbitzu publikoetan izzaten ari den eraginari buruz hitz egin dugu Iraia Oiarazabal, GARAko kazetariarekin. Hezkuntza eta Osasungintzan lehendik zetozen hainbat arazo are ageriago uti ditu pandemiak Oiarzabalen iritziz. Horrez gain asteburuan Zelanda Berrian eta Bolivian izandako hauteskundeen emaitzei buruz ere jardun dugu.

Estitxu Garai: “Iruditzen zait etxeratze orduak eta horrelakoek oso tonu militarrera garamatzatela”

Pedro Sanchezen gobernuak alarma egoera dekretatu ondoren, Urkulluren exekutiboak gehitutako neurriak aztertu ditugu Estitxu Garai EHUko irakaslearekin. Azaldu digu ez direla neurriak ondo azaltzen ari, eta ez dutela argi uzten zergatik diren eraginkorrak martxan jarri direnak. Are gehiago, neurri horietako batzuek, etxeratze aginduak kasu, pandemiaren kudeaketa tonu militarrera daramala kritikatu du Garaik. Horrez gain, igandean Txilen ospatutako erreferendumaren harira aipatu digu aukera berri bat zabaltzen dela orain Txilen, azken urtebetean egindako borroketan izandako atxilotu eta hildako guztien ondoren.

Eguzki Urteaga: “Ipar Euskal Herrian kultura politikoa aldatu egin da”

Ipar Euskal herrian konfinamendu berria indarrean sartu baino ordu batzuk lehenago hitz egin dugu Eguzki Urteaga soziologoarekin. Oraingo konfinamentua arinagoa izango den arren, eragin ekonomikoak izango dituela azaldu digu. Horrez gain, Frederik "Xistor" Haranburu aske uzteko erabakiari buruz ere hitz egin digu. Ipar Euskal Herrian kultura politikoan eman den aldaketak berebiziko garrantzia zian du erabaki horretan Urteagaren iritziz.
hamaika telebista

Image