Analisia

All Stories

Beñat Zaldua: "Zementua herri honetan gobernatzeko eredu baten ezaugarri nagusi bihurtzen ari da"

Bateragune auzia berriz epaitzeko aukerari buruz hitz egin digu Beñat Zaldua kazetariak. Horrez gain, aste honetan Donostiako metroaren eraikuntza lanetan azaldutako zulo berriari buruz ere hitz egin dugu, eta baita Europar Batasunak Covid-19ari aurre egiteko banatu behar dituen diru laguntzak onartzeko Hungaria eta Poloniak jarritako zailtasunei buruz ere.

Oihana Teyseire: "Komertzianteak haserre dira konfinamenduaren luzapenarekin"

Covid-19a dela eta merkataritzaren itxiera luzatzeko erabakia hartu du Pariseko gobernuak, eta horrek haserrea eragin du Ipar Euskal herriko merkatarien artean. Oihana Teyseire kazetariak azaldu digu Abenduaren 1ean protesta ekimen bat egiteko asmoa ere badutela, desobedientzia ekintza gisa. Horrez gain, kezka eragin du Macronen alderdiak proposatutako poliziari buruzko lege berriak. Besteak ebste poliziaren irudiak "modu maltzurrean" zabaltzea debekatu nahi dute, "modu maltzurra" zer den zehaztu gabe.

Eguzki Urteaga: "Berebiziko garrantzia dauka gazteek lan merkatuan txertatzeko aukera izateak"

Hego Euskal Herrian gazteen langabezia tasa altuari buruz hizketan ekin diogu gaurko analisiaren tarteari Eguzki Urteagarekin. Adineko emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruz ere hitz egin dugu, eta baita Donald Trump AEBetako jarduneko presidentea karguari eutsi nahian egiten ari denari buruz ere.

Beñat Zaldua: “Arduragabekeria galanta da udaberrirako txertoaren 10 milioi dosi egongo direla esatea”

Arduragabekeriatzat jo du Beñat Zaldua GARAko kazetariak Salvador Illa osasun ministro espainiarrak gaur egindako iragarpena. Are gehiago kontutan izanda aldez aurretik egin zituen iragarpenak ez direla bete. Bestalde, memoriaren eguna izaki, Gasteizko legebiltzarrean "gaur egindako ekitaldia euskal gizartean aspaldidanik existitzen den kontsentsu minimo horren isla" dela azaldu digu.

Estitxu garai: "Osasuna logika kapitalistatik atera behar da"

Euskal Autonomia Erkidegoan tabernak ixteko agindua indarrean egon den lehenengo asteburuaren ondoren, hartutako neurriek sektorean duten eraginari buruz hitz egin dugu Estitxu Garairekin. Horrez gain, Pfizer konpainiak euren bakunak %90eko eraginkortasuna duela iragarri ondoren, osasuna logika kapitalistatik atera behar dela aldarrikatu du Garaik.

Beñat Zaldua: "Pentsatzekoa da errepublikar eta demokraten arteko arrakalak sakontzen jarrai dezakeela"

Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeen behin behineko emaitzei buruz hitz egin dugu Beñat Zalduarekin. Azaldu digu politikoki horren urrun egon ez arren, azken lau urteotan asko areagotu dela demokrata eta errepublikarren arteko alde emozionala, eta testuinguru honetan elkarrizketa batek ia ezinezkoa dirudiela. Horrez gain, Nafarroan azken egunetan Covid-19aren datuek izandako beherakadari buruz ere hitz egin dugu, eta baita Parisek poliziei argazkiak atera edo grabatzea debekatzeko duen asmoari buruz ere.
hamaika telebista

Image