Roberto Uriarte: "Oso giro ona dago Gobernuaren aldeko alderdi desberdinen artean"

Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bateragune auziari buruz, Auzitegi Gorenak hartutako azken erabakiak izan ditu hizpide lehenengo, eta nabarmendu du ez duela zentzurik: "Kasua artxibatu beharko litzateke". 

Espainiako Gobernuaren aurrekontuak onartzeaz hitz egin du, eta nabarmendu du ziklo politiko berri baten aurean daudela: "Beste aliantza batzuk egitera igarao gara". Zentzu horretan, Espainiak eskuin homologable bat behako lukeela azpimarratu du. Era berean, adierazi du oso giro "ona" dagoela Gobernuaren aldeko alderdi desberdinen artean, eta euskal alderdi gehienen ordezkariak bloke horretan daudela azpimarratu du. 

Uriartek adierazi du ikuspegi "pluralista" izatea ezinbestekoa dela: "Errealitatea ulertzeko ikuspegi asko daude, eta akordioetara heldu behar dugu". Ekuazio horretan, nabarmendu du Voxekin ez dagoela akordioetara heltzeko probabilitaterik, "feminismoaren aurkako edo eskubideen aurkako diskurtsoa egiten duen bitartean". 

Adieradi zu herri honetan "biolentzia politikoa" erabili dela, eta horren "betoak" eta "ikusezinak" eragin dituela: "Guk apustua egiten dugu horren superazioaren alde. Ez dugu beste modurik ikusten hemengo politikak aldatzeko". 

Azkenik, nabarmendu du herrialde aurreratu guztietan daudela zerga altuak: "Eez dago beste aukerarik", nabarmendu du.

Zerikusia duten artikuluak