Bego Atxa: "Urratsak positiboak dira, baina minimoak eta txikiak"

Bego Atxa Sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Urtarrilaren 9ko mobilizazioak deslokalizatua izango direla adierazi du, eta irizpideak eta ordutegiak berdinak izango direla. 

Espainiako Gobernuaren urratsak "positiboak" direla adirazi du, baina "minimoak" eta "txikiak" direla. Zentzu horretan, espetxe politikan izan diren aldaketa horiek preso guztiei aplikatzeko eskatu du Atxak. "Ez gaitezen urrats txiki horiekin konfirmatu; oraindik lan asko dago egiteko, eta urratsa horiek aplikatu zaizkien preso kopurua oso txikia da".

Atxak euskal gizartea mobilizatzea ezinbestekotzat jo du urrats gehiago egin ditzaten, eta nabarmendu du Sareren helburu nagusiena dela euskal gizarteak presoen aferari bultzada ematea: "Argi daukagu ez dutela urratsik emango euskal gizartearen mobilizaziorik gabe".

Covid 19aren pandemiaren garaian, presoen egoera gogoratu egin dela nabarmendu du, eta presoei bisitak eta komunikazioak ukatu zaizkiela azpimarratu du. 

Atxak espetxeen eskumenen transferentzia izan du hizpide, eta azpimarratu du espetxe politikaren kudeaketa propioak aukera emango lukeela legedian eta giza eskubideetan oinarritzen den espetxe politika bat bideratzeko. Horretarako, garrantzitsutzat jo du presoek gerturatzea.

Amaitzeko, adierazi du hilabete hauek oso gogorrak izan direla, planteatu zituzten ekintza guztiak birplanteatu behar izan dituztelako pandemiari erantzuteko hartu diren neurrien ondorioz. Hala ere, jendarten erantzuna "positiboa" izan dela adierazi du, eta lanean jarraituko dutela azpimarratu du, presoen gaiak agenda politikoan eta herritarren lehentasunetan jarrai dezan.

Zerikusia duten artikuluak