Bego Atxa: " Ez dugu ulertzen zergatik gerturatzeak ez diren egiten Euskal Herrira"

Sarek antolatutako mobilizazioen biharamunean, Bego Atxa eta Xochitl Karasatorre Sare eta Etxerat Elkarteko bozeramaileak elkarrizketatu ditugu Gurean Gaur saioan.

Atxak mobilizazioen balorazio positiboa egin du, eta azpimarratu du 52.000 lagun baino gehiago irten zirela atzo kalera. Espainiako Gobernuak pausoak eman dituela adierazi du, baina oraindik ere "minimoak" direla salatu du. Zentzu horretan, ez dutela kontzesiorik eskatzen azpimarratu du, baizik eta legedia betetzea: "Legediak aurreikusten du gaixo dauden presoak etxean egon behar dutela", nabarmendu du Atxak. Foro Sozialak salatu duen gisan, Atxak adierazi du Euskal Herrian dauden lau kartzeletan badagoela leku aski euskal preso gehienak edo guztiak hartzeko; zentzu horretan, ulertezintzat jo du presoen hurbilketa ez izatea Euskal Herriratzea".

Gradu pogresioa izan du hizpide, eta adierazi du hori espetxe bakoitzaren erabakien baitakoa dela: "Ez dago arau zehatzik eta horrek segurtasun falta eragiten du". 

Xochitl Karastorre Etxerat Elkarteko bozeramailea izateaz gain, haur motxiladuna izandakoa ere bada. 7 urte zituenean sartu zuten bere aita espetxea, eta gaur egun bertan jarraitzen du oraindik: ""Txikitatik nire bizitzan presente egon den elementua da espetxea".

Pandemiaren ondorioz, aurrez aurreko bidaiak bertan behera utzi dituzte Espainiako Estatuko espetxe gehienetan, eta horren ondorioz, motxiladun haurren egoera "oso gogorra" da: "Badira haurrak ia urtebete daramatenak aita, ama edo biak besarkatu gabe".

Atxak zein Karasatorrek lanean jarraituko dutela azpimarratu dute presoen eskubideak errespeta ditzaten. 

Zerikusia duten artikuluak