Estitxu Garai: "Zerk legitimatzen du emakume bati egiten duen lana gizon bati bezala ez ordaintzea?"

Espainiako Gobernuak laneko genero desberdintasunaren aurkako bi dekretu onartu ditu Ministroen Kontseiluan. Berritasun nagusia da enpresak behartuta egongo direla sexuaren aldagaia kontuan hartuta soldaten erregistroak sortzera, lanpostuak baloratzeko sistema bat ezartzera eta ordainsarien auditoria bat egitera. Horrez gain, enpresetan berdintasun planak garatzeko aurreko dekretua zabaldu du gobernuak. Bi dekretu hauek hizpide, soldata arrakalaren gaiari heldu diogu Estitxu Garai Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariarekin batera. Azaldu duenez, soldata arrakala ehuneko bat: gizonezkoek kobratzen dutenaren eta emakumeek jasotzen dutenaren arteko desberdintasuna, alegia. Generoak sortzen duen soldata arrakalan baina, bestelako zapalketak gurutzatzen direla gehitu du ikerlariak.