Sakonean

All Stories

Oiartzungo Udalak PuntuEus domeinua urtebetez ordainduko die herriko 100 entitateri

Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak ingurune digitalean euskararen presentzia areagotzeko hitzarmen aitzindaria sinatu dute. Euskal Herrian udal baten eta PuntuEus Fundazioaren artean halako zerbait egiten den lehenengo aldia da. Ildo horretan, Udalak erraztasunak emango ditu, PuntuEus domeinua urtebetez ordainduko baitie herriko 100 entitateri.

Migratzaile kopurua behera egiten ari da urtez urte Mediterraneoan

2.000 migratzaile baino gehiagok Arguineguin-eko portua pasa dute bart gaua, Kanariar uharteetara itsasoz iritsi ondoren. Portua gainezka egiten ari zela eta, 200 portutik atera eta Barranco Seco izeneko behin behineko harrera zentrora eraman zituzten. Horrez gain migratzaileentzat beste bi kanpamentu ere antolatzen ari dira Kanaria Handian bertan. Urtea hasi zenetik 18.000 pertsona iritsi dira Kanariar uharteetara. Horien erdiak baino gehiago azken 30 egunetan. Migrazioaren Nazioarteko Erakundeak Missing Migrants webgunean zabaldutako datuen arabera murriztu egin da aurten mediterraneoa zeharkatu eta Europara iristen saiatu den pertsona kopurua, eta baita itsasoa zearkatu nahian hildakoak ere.

Udalgintza eraldatzailea, herri eta komunitateak indartzeko bidea

Ziurgabetasun eta krisi garai honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da komunitateak indartu, komunitatearen beharrizanei erantzun eta ekintzailetza sozial kooperatiboko proiektuak sustatzea. Horregatik aurtengo ikasturtean, orain arte egindako ibilbidean garatutako metodologia eta bide-laguntza sistema osoa ondo jaso eta denen eskura jarri gura dute. Horretan, elkarlan publiko-kooperatibo-komunitario formak baliatuz, udalgintza eraldatzailearen bidez, herri eta komunitateak indartzea du helburuetako bat KoopFabrikak aurtengo ikasturtean.

Polarizazioaren legealdia izan da Donald Trumpena

Azken orduko sorpresarik ezean, presidente karguan legealdi bakar bat eman duen presidenteen zerrenda luzatuko du Donald Trumpek. Pentsa liteke lau urtean ez duela gauza asko egiteko denborarik ematen, baina azken legealdian aldaketa nabarmenak egin ditu. Herritarren politizazioa areagotu egin da, eta baita banaketa ere. Europatik begiratuta hainbat politiketan bi alderdi nagusien artean ezberdintasun handirik ez dagoela eman dezakeen arren, batzuen zein besteen aldekoen arteko polarizazioa indartu egin da.
hamaika telebista

Image