
Sakonean
All Stories
Koronabirus positibo berrien gorakada dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri berriak ezarri ditu. Hala nola, ostalaritzako lokal denak ixteko agindua eman dute, eta orain indarrean dagoen etxeratze agindua 22:00etatik 06:00etara mugatuko dute. Jarduera sozioekonomikoarentzako ordutegia ere txikitu egingo da, eta 21:00etatik aurrera itxita egon beharko dute merkataritza establezimendu guztiek —farmaziek eta gasolindegiek izan ezik—. Hori dela eta, bihar SOS Ostalaritza taldeak deituta manifestazioak egingo dituzte Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen arratsaldeko 17:30ean.
Azken bi asteetan Araban eta Gipuzkoan lanuzteak egin dituzte Osakidetzako langileek. Sindikatu guztietako ordezkariak eta osasun zerbitzuetako askotariko langileak izan dira protestetan. Egindakoen jarraipena izango da, azaroaren 12rako Osakidetzaren Bizkaiko zentroetan deitutako greba. Ugari dira langileek grebara jotzeko dituzten arrazoiak eta horiei heldu diegu Eneko Paskual Donostia Ospitaleko langilearekin batera.
Covid19 gaitzari aurre egiteko hartutako neurri murriztatzaileen artean, ostalaritzaren itxiera dago. Egunotan, taberna eta jatetxeek soilik etxera eramateko zerbitzua eskaini dezakete. Horiek horrela, Skatu-ren eskutik, Arrasaten zein Errenterian Jangou aplikazioa martxan dago eta 20 taberna inguruk bat egin dute ekimenarekin. Eredu alternatibo garatzeko bidea dela azaldu digu Skatuko Maitena Urretabizkaiak Gurean Gaur albistegian.
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EHUko errektore Nekane Balluerka izan dugu gurekin. Kargua uzteko aste gutxi falta zaizkionean, Hamaika Telebistan agintaldiaren balantzea egiteaz gain, aurrera begirakoak marraztu ditu.