
Sakonean
All Stories
Martxelo Diaz kazetariak asteburuko gertakariak errepasatu ditu Nafarroa Gaur saioan. Hemen ikus dezakezue saioa osorik.
Txinak multilateralismoaren aldeko estrategia indartu du. Pandemiak behartuta modu birtualean egindako goi-bilera batean, Asia-Pazifikoko 15 herrialdek Eskualdeko Elkarte Ekonomiko Integrala sortzea adostu dute, ingelesezko sigletan RCEP deritzona. Munduko merkataritza libreko trataturik handiena bezala aurkeztu dute. Eta, Joe Bidenek herrialdearen norabidea hartu bitartean, Ameriketako Estatu Batuak pisua galdu du Txinaren mesedetan. Asier Blas EHUko irakasle eta politilogoa geopolitikak bizi duen trantsizioaz aritu da.
Jerusalem eta Israelek okupatutako lurraldeak lotu nahi ditu CAF enpresa Jerusalemen eraikitzen ari den tranbiak, eta horrek nazioarteko zuzenbidea urratzen duela salatu dute talde internazionalistek. Azaroaren 28an Palestinarekiko elkartasun mobilizazioak eginen dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan; hilaren 27an, berriz, mahaingurua antolatu dute Katakraken.
- Dolua lantzearen garrantziaz
- Oiartzungo Udalak PuntuEus domeinua urtebetez ordainduko die herriko 100 entitateri
- Migratzaile kopurua behera egiten ari da urtez urte Mediterraneoan
- Oihana Lopetegi, Ipar Hegoa fundazioa: “2008ko erreformek krisiari irtenbide neoliberala emateaz gain, kezkagarriena da filosofia horiek betikotu zituztela”
- Iskandar Rementeria: "Gure asmoa izan da murala kokatzea bere testuinguruko beste materialarekin"
- 24. HatortxuRock jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko