Sakonean

All Stories

Bernardo Atxaga: "Irakurlearen eta testuaren arteko batuketa, literaturaren ardatza dena, ez da aldatu"

“Etxeak eta hilobiak” izan zen Bernardo Atxaga idazlearen azken eleberria, hala iragarrita liburu horren aurkezpenean. Bere literatura, aldiz, ez da bukatu eta iragan astean “Ata pank eta Ate punki” ipuina eman zuen argitara idazleak, Mikel Valverde marrazkigilearen irudiek lagunduta. Umeentzat idazteak ematen dionaz hausnartu du Atxagak gurean, eta baita literatura azken urteotan zenbateraino aldatu den aztertu ere.

Asteburuan egin diote omenaldia Mikel Zabalzari bere desagertzearen 35. urteurrenean

Biharamunean, igandean, ehunka lagun igaro ziren Zabalzaren jaiotetxetik, Orbaitzetako olatik, omenaldia egin eta familiari elkartasuna erakusteko. Aurten, jende pilaketarik gabeko lore eskaintza antolatu zuen Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak, eta autoz haren sortetxeraino gerturatuz, bertaratutako bakoitzak lore bana eskaini zion, haren figura gogorarazten duen oroitarrian.

Asier Blas: “Azken bi hamarkadetan AEB oso oldarkor egon da eta gerra askotan sartu da bere dekadentziaren adierazle bezala”

Txinak multilateralismoaren aldeko estrategia indartu du. Pandemiak behartuta modu birtualean egindako goi-bilera batean, Asia-Pazifikoko 15 herrialdek Eskualdeko Elkarte Ekonomiko Integrala sortzea adostu dute, ingelesezko sigletan RCEP deritzona. Munduko merkataritza libreko trataturik handiena bezala aurkeztu dute. Eta, Joe Bidenek herrialdearen norabidea hartu bitartean, Ameriketako Estatu Batuak pisua galdu du Txinaren mesedetan. Asier Blas EHUko irakasle eta politilogoa geopolitikak bizi duen trantsizioaz aritu da.

Dolua lantzearen garrantziaz

Goizargi elkarteko kideek heriotza bizitzaren parte gisa dela azpimarratzen dute, "ekidin ezin den bidea". Laguntzaz eta babesaz harago, galeraren aurrean ezinbestekotzat jotzen dute "mina bizitzeko espazioa” izatea. Horren aurrean, kideek adierazi dute helduak arreta desbideratzen saiatzen direla, batez ere txikiak babestu nahian.

hamaika telebista

Image