Euskal Herriko hamar biztanletik lauk Euskal Estatuaren alde egingo luke

Telesforo Monzón herrigintza laborategiak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak Naziometroa sortu dute. Euskal Herri osoko biztanleek kezkak eta ikuspegi sozial zein nazionala maiztasunez aztertuko duen tresna. Gurean Gaur albistean, Julen Zabalo izan dugu gurekin aurreneko Naziometroaren emaitzen ingurukoak aztertzeko: Batetik, Euskal Herriko hamar biztanleen arteko lauk euskal Estatu baten alde egingo luke adostutako erreferendumean eta, bestetik, jarrera likido eta ez monolitikoak ugalduz doazela.

Zerikusia duten artikuluak