Arantza Elizegi BERRIAko kazetaria elkarrizketatu dugu AEBtako aktualitate hizpide, Kapitolioaren erasoaren ostean Donald Trump kargugabetzeko saiakerez eta aukerez, eta baita alderdi errepublikanoaren etorkizunaz.

Arantza Elizegi BERRIAko kazetaria elkarrizketatu dugu AEBtako aktualitate hizpide, Kapitolioaren erasoaren ostean Donald Trump kargugabetzeko saiakerez eta aukerez, eta baita alderdi errepublikanoaren etorkizunaz.
Gurean Gaur albistegian urteko errepasoa osatu nahi izan dugu eta horretarako Covid19 gaitzaren aurka lehen lerroan egon diren sektoreetako langileekin hitz dugu. Horiek horrela, Iratxe Landeta izan dugu gurekin, zahar egoitzetan egindako lana azaldu, zaintza profesionalen egoera emozionala komentatu eta gabonetara begirako irizpideak azaldu ditu.
Jorge Azanza Euskalteleko kirol zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Covid19ak eragindako krisiak eragin handia izan du txirrindularitzarne arloan, eta nabarmendu du "mingarria" izan dela maila handiko lasterketak bertan behera uztea.
Era berean, adierazi du babesleek txirrindularitza taldea babesten jarratu dutela, eta ez dutela inolako murrizketarik jasan nahiz eta egutegia osorik ez bete: "Oso pozik eta eskerrak emateko moduan gaude", adierazi du. Aurredenboraldian sartuta daudela nabarmendu du, eta txirrindulariak Valentzia eta Andaluzia (Espainia) aldera joan behar izan dutela entrenatzea: "Zaila da gurean entrenatzea, eta ezin dugu beti leihora begira egon. Neurri murriztaileen ondorioz, txirrindulariak beren kabuz joan dira Andaluzia edo Velante aldera", zehaztu du.
Denboraldi berriko erronkez galdetuta, Azanzak nabarmendu du iaz utzitako bidea berreskuratzea dela helburu nagusia: "Talde lehiakorra izatea, eta kalitatezko txirrindulariek aurrerapauso bat ematea". Okerrik ezean, Europako lasterketetan egongo dira, eta "topera" lan egin behar dutela nabarmendu du beren maila zein en erakusteko.
Horretaz gain, harrobiarekin lan egiteko apustuaz ere hitz egin du, eta nabarmendu du beren lana dela 23 urtez azpiko gizonezko txirrindulariei aurrerapausoak emateko behar dituzten baliabideak eskaintzea. Laboral Kutxaren babesari esker, emezkumezkoen txirrindulari taldearekin egin duten lana ere goraipatu du, eta beraiekin lanean jarraituko dutela nabarmendu du.