Gure begiz

All Stories

"Atearen ostean, Mañariko 13 alabak", Frankismoak errepresaliatutako emakumeen errealitatea argitara

Hainbat izan ziren Frankismoak kolpatutako emakumeeak, "Atearen ostean, Mañariko 13 alabak" lanaren bitartez Durangaldeko herrian emandako errepresioa gogora ekarri nahi izan dute senideen testigantzaren bitartez. Gurean Gaur albistegian, dokumentalaren zuzendarietako batekin, Julen Orbegozorekin, hitz egiteko aukera izan dugu.

Webserieak eta proposamen kulturalak Irati Agirreazkuenagaren eskutik

Gurean Gaur albistegiaren baitan proposamen kulturalei leihoa ireki diegu Irati Agirreazkuenaga irakasle eta antzezlearen eskutik. Besteak beste, Bilbon ospatutako Seriesland jaialdia, webserieak, Debagoieneko emakume ekintzaileen inguruko "17 Mujeres, Ausolan" proiektua eta etxean ikusteko hainbat proposamen: Pikuak, Borgen, Deutschland89 edo Unothodox.

Ariane Alberdi (Steilas): “Zalantzan jartzen dugu haurreskola eredu publikoa babesteko erabakiak hartzeko nahirik eta gaitasunik dutenik ere”

Ikasturtea hasi zenetik Haurreskolak Partzuergoko gerentziarekin eta Lakuarekin «inolako harremanik» izan ez dutela jakinarazi dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. Ondorioz, asteazken honetatik hasita, mobilizazioak iragarri dituzte. Ariane Alberdi Steilas sindikatuko kideak azaldu legez, ez da ondo hasi 2020-2021eko ikasturtea Haurreskolak Partzuergoan. Gerentzia aurrera eramaten ari den kudeaketa eskasaz eta ilunaz gain, inoizko jaitsiera handiena izan dute matrikulazioetan eta haurren bajak egunero jasotzen jarraitzen dute.

Iñigo Hernando: "Telebistaren bidez izan dugu Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren berri"

Gurean Gaur albistegiaren baitan, Galdakaoko alkate Iñigo Hernandorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Izurriak gogor jo du herria eta uneotan eremu gorrian sartuta dago. Egoeraren inguruan eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriei buruz hitz egin dugu berarekin.

Zer da jendartearen "Uberizazioa"? Mikel Alvarezen analisia

Aplikazio digitalen bidez sortutako negozio eredu batzuk prekarietatea, isolamendua eta langileen eskubideak urratzen dituela salatu dute askok. Sistema berri hau "Uberizazioa" bezala definitu izan dute. Gurean Gaur albistegian Mikel Alvarezek fenomenoaren definizioa osatu zuen.
hamaika telebista

Image