Gure begiz

All Stories

Eneko Paskual, Donostia Ospitaleko langilea: “Sei hilabetetan ez da ezer konpondu, eta okerrera goaz”

Azken bi asteetan Araban eta Gipuzkoan lanuzteak egin dituzte Osakidetzako langileek. Sindikatu guztietako ordezkariak eta osasun zerbitzuetako askotariko langileak izan dira protestetan. Egindakoen jarraipena izango da, azaroaren 12rako Osakidetzaren Bizkaiko zentroetan deitutako greba. Ugari dira langileek grebara jotzeko dituzten arrazoiak eta horiei heldu diegu Eneko Paskual Donostia Ospitaleko langilearekin batera.

Iñaki Galdos: "Trumpen erreakzioak kontrako jarrerak eragin ditu Errepublikarren artean"

AEBtako hauteskundeen emaitza definitiboak ezagutu bitarte, Gurean Gaur albistegian analisira jo dugu ahalik eta gako gehien eskuratzeko. Iñaki Galdosek nabarmendutako artean, Donald Trumpek eskainitako agerraldiaren ostean, non "iruzurra" salatu duen, Errepublikarren baitan sortutako kritikak.

Lehen postuan sendo eusten du Realak Vigon irabazi ostean, analisia Ane Urkirirekin batera

Talde txuri-urdinak garaipen argia eskuratu zuen Balaidos futbol zelaian bat eta lau nagusitu ostean. GARAko kazetari Ane Urkiri Ansolarekin batera Realaren jokoaren gakoak aztertu eta Athletic-ek Sevillaren aurka lortutako hiru puntuak izan ditugu hizpide.

Verónica Satrustegi: "Motibazioa eta indarra nabari da Txileko kaleetan"

Gurean Gaur albistegiaren baitan, nazioarteko errepasoan, Verónica Satrustegi kazetari nafarra izan dugu gurekin: Azkeneko urteak Hego Amerikan igaro ditu, Perun dago uneotan, eta besteak beste bertako zein Txile eta Boliviako aktualitatea errepasatu ditugu berarekin.

Bankuen partetik bada, gardentasun falta ez da abusua

Hipoteken IRPH indiziaren legezkotasuna bermatu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Indize horrekin lotutako ebazpen batean aitortu du; bezero batzuk ez zituztela behar bezala informatu Euriborraren ordez erabiltzen den indize horri buruz, baina, legezkoa denez, finantza erakundeek ez dutela abusurik egin. Res abokatuen bulegoan lan egiten duen Ander Abuinek azaldu legez, oraindik ebazpenaren testua falta da eta ezin da analisi sakonik egin. Halere, kontatu duenez, urte batzuk direla Res abokatuek IRPH indizea auzitara sartzen hasi ziren. Indizeak baditu horixe baliogabetzeko ezaugarriak eta bezeroen aldeko lorpen garrantzitsuak izan dituzte nulitatea lortuz. Zer gertatu da ebazpen berri honekin baina?
hamaika telebista

Image