Gure begiz

All Stories

Euskal Herriko hamar biztanletik lauk Euskal Estatuaren alde egingo luke

Telesforo Monzón herrigintza laborategiak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak Naziometroa sortu dute. Euskal Herri osoko biztanleek kezkak eta ikuspegi sozial zein nazionala maiztasunez aztertuko duen tresna. Gurean Gaur albistean, Julen Zabalo izan dugu gurekin aurreneko Naziometroaren emaitzen ingurukoak aztertzeko: Batetik, Euskal Herriko hamar biztanleen arteko lauk euskal Estatu baten alde egingo luke adostutako erreferendumean eta, bestetik, jarrera likido eta ez monolitikoak ugalduz doazela.

"Jotake: Euskal futbola barrutik", Rayco Sánchez eta bere Opio Errebeldearen proiektu berria

Gurean Gaur albistegian, ostegunero legez, kultur proposamenak izan ditugu: Gaurkoan, Rayco Sánchez eta bere Opio Errebeldearen "Jotake: Euskal futbola barrutik" liburua. Proiektu honetan, ertz sozialak ukitu nahi izan ditu, besteak beste, Manu Garcia, Unai Bustinza, Anaitz Arbilla, Irene Paredes, Ainhoa Tirapu, Bojan Krkic edo Nahia Alonsorekin hitz egiten.
hamaika telebista

Image