Zozketa bidez esleituko dira kulturgileentzako diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak kulturgileentzat abian jarri dituen diru-laguntzak zozketa bidez esleituko dituela jakinarazi du. 950 eurotik 1.200erainoko paketeetan banatuko da zeregin horretara bideratutako 2,5 milioi euroko poltsa. Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak azaldu duenez, era horretan, eskaera egin duten guztiek aukera berak izatea gura da.