Zortzi urte bete dira Iñigo Cabacas hil zutenetik

Zortzi urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas gaztea Bilboko Kirruli tabernaren inguruetan hil zuela gomazko pilota batekin buruan kolpatuta. 2012Ko apirilaren 5eko gau hartatik, oso ugariak eta jendetsuak izan dira jusitzia eskatzeko egin diren deialdi eta mobilizazioak, hautsak harrotu baitzituzten gertaerak eta instituzioen jarrerak. Igande gauean, berriz ere, gizarteak justizia, erreparazioa eta aitortza exigitu zituen Euskal Herriko hianbat txokotan. Konfinamenduak ohiko elkarretaratze eta manifestazioak egitea galarazi bazuen ere, herritarrek ez zuten urteurrena pasatzen utzi eta hainbat eraikinetan Cabacas-en irudia proiektatu zuten.